Ni naiz

Izan ala ez izan,
hil ala bizi.
Biziak beti merezi;
baina nahi duenarentzat,
hilerriko ateak ez dira inoiz itxi.
Gustura bizi ez baina,
gustura biziarazi.
Aitor Zapirain naiz
izatez nahiko berezi.
Limoi ustela bezala usteldurik egon arren,
beti garratz beti bizi;
nahiz eta ez nauten honela hezi,
nahigabean halaxe naiz hazi,
baina limoiak usteldu bitarte,
alperrik du haibeste hazi.
Hil artean jasoko dut
beste hamaika gezi
esperoan, etorkizunean,
jaioren direla milaka gerezi.

2 comentarios: