Kartografia da gure lehendabiziko tailera eta egia esan ezjakintasuna eta beldurra da nagusi nire barnean; hala ere, taldekide eta irakaslearen laguntzarekin ondo egitea lortuko dudala espero dut.
Ezjakintasun honek, ze lan eta nola egingo dugun galdetzera butzatzen nau, eta ea zer moduz egingo dudan ere bai.
Gainerakoan, lan honek, ordenagailu eta teknologia munduan gehiago ikasi eta trebatzen lagunduko didala iruditzen zait; azkartasun eta erraztasun handiagoaz jardunez, baita gainontzekoen laguntza gutxiagorekin ere.
Kartografiaren oinarri ziren datuak josotzerakoan "brainstorming" labur bat egin nuen; oroituz nire ikastetxeetako ikas metodo, material, lagun, eta egoerak. Brainstormingetik irtendako zati bakoitzari argazki bat lotu nion: Boligrafo, arkatz eta papera; unibertsitateko liburutegiari, familiarekin, unibertsitateko ikaskideekin ikasten, eta txikitako lagunekin beste bat.
Ikaskide bakoitzak bere datuak jaso ondoren, bi talde elkartu ginen datu horiek analizatzeko; borobil bat osatuz eseri, eta gure ideia eta datuei buruz jardun genuen, beste ikaskide eta taldekideei azalduz.
Bakoitzak bere hizketarako momnentua zeukan eta elkarrizketa hura gordetzeko audio bat grabatu genuen ondoren irakasleari erakutsi geniona.
Atalak bereiztuz, ikasteko inportanteena iruditzen zait behatu eta aditzea dela garrantzitsuena, jakinduria barneratzeko eta ondoren jasotako horri bueltak eman eta norberak bere ideiak sortzea. Horregatik jarri ditut hainbat begi eta belarri.
Ondoren datozen argazkiak nire zaletasunak dira beste hainbaten artean; baserriko lanak, kirola eta lagunak baitira oinarri nik ondo pasatzen dudan momentuetan, eta argazkian bertan azaltzen diren hitzek azaltzen dute jarduera horiek guztietan izaten dituten goraberekin indartu eta ikasten dudala gauzak hobekiago egiteneta ondo pasatzen: animaliak gehiago ezagutu, "lanean" dauden arriskuak ikusi eta sahiestu; eta lagunekin ibili bai egunean zehar eta baita parrandan ere.
Irudi honekin adierazi nahi nuen, duela urtebete hasitako "bide" berri bat. Unibertsitateari loturik dago, eta ehuren logoaren bueltan dauden hitzek deskribatzen dute nik denbora honetan zear izan dituten pentsaera eta oroitzapenak. Hasieran beldurtu antzean nengoen zer nolako jendearekin topatuko nintzen ez nekielako (nahiz eta ezagun bat banuen eta babesa sentitu nuen alde horretatik), ondoren sortu ziren erlazio ezberdinak; batzuekin hotza, eta beste hainbatekin oso beroa eta polita. Azkenik aipaturiko erlazio hori indartuz joan da orain arte eta esan dezaket, lagun oso oso onak bihurtu zaizkitela.
Familia azaltzen den argazki honek erakusten du txikitatik orain arte eman didan babesa, niregan izan duen eragina eta erakutsi eta ikastarazi didan guztia. Nire iritziz txiki-txikitan egindako lagunminek eta familiak ematen duen babesari esker lortzen den lasaitasunak, ikasi beharreko gauza oro errazago ikasten laguntzen du, eta argazkiaren behekaldean idatzi dut momentuan bertan haiei eskertzeko olerki bat.
Azkenik, eta amaitzeko, kartografiaren behe erdialdean jarri dut izenburua eta kartografia osoaren laburketa bat. Norberak inguruan eta bere barnean sentitzen duenak, sentimendu horiek barneratu eta bakoitzak bere ikuspuntu ezberdinez oroitu, eta ekitera bultzatzen duen ekintza orok osotasunean osatzen duelako ikaskuntza prozesua.







No hay comentarios:
Publicar un comentario